eraso matxistak

Igorreko Jaietako erasoen kontrako protokoloa zehazteko asanblada deitu da biharko

Asier Abrisketa 2024ko mai. 30a, 14:55

Barikuan, hilak 31, egingo da Orratzak neska* gazte talde feministak deitutako batzarra Igorreko Kultur Etxean, 18:30ean.

Jaietan eta gau giroan emoten diran eraso sexistakaz arduratuta, Orratzak Arratiako neska* talde feministeak aurten be antolatu dau Igorreko Jaietarako erasoei aurre egiteko protokoloa. Honeri atzen zertzeladak herritarrakaz alkarlanean emoteko asmoagaz, asanblada deitu dabe. Maiatzaren 31n, Igorreko Kultur Etxean izango da asanbladea 18:30ean. Mutil zein neskak dagoz deituta, banaka zein kuadrillan joatera.

Bertan protokoloa aurkeztuko dabe, honen funtzionamendua argitu eta erasoen araberako erantzun desbardinak azalduz. Gero, protokoloari ekarpenak egin eta zalantzak argitzeko tartea zabalduko da. Amaitzeko, protokoloa praktikan ipinteko beteteko dagozan turnoen banaketeari ekingo deutsee.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!