auzoak

Astegoienean datoz Gezalako jaiak

Asier Abrisketa 2024ko mai. 30a, 13:34

Barikuan El vasco pelikulea proiektauko da eta zapatuan izango da egun osoko jaia: lehiaketa gastronomikoak, umeentzako tailer eta ikuskizuna, karta-jokoa eta Fan&Go erromeria.

Hasita dago aurtengo jaien denporaldia eta Igorreko lehenengo jai auzotarrak izango dira Gezala-Basauntzekoak. Bagilaren 2 eta 3rako, bariku-zapatua, egitaraua antolatu dau jai batzordeak. Pelikula proiekzinoa, tortilla eta paella lehiaketa gastronomikoak, umeentzako tailerrak eta Gurekin konektatu umeentzako ikuskizuna, karta-jokoa eta Fan&Go erromeria dagoz antolatuta.

Bagilak 2, barikua

  • 21:30ean, El vasco filmaren emonaldia plazan. Ikusleen artean txokolatea eta bizkotxoak
    bananduko dira.

Bagilak 3, zapatua

  • 11:30etik 12:00etara, Paella eta Tortilla lehiaketetarako izen-emotea.
  • 12:00etan, umeentzako tailerrak.
  • 14:00etan, tortillen aurkezpena.
  • 14:30ean, paellen aurkezpena.
  • 16:00etan, Briska eta Mus txapelketetarako izen-emotea.
  • 16:30ean, Briska eta Mus txapelketak.
  • 17:00etan, Antxo eta Pantxa pailazoen Gurekin konektatu umeentzako ikuskizuna.
  • 19:30ean, erromeria Fan & Go taldeagaz.
  • Ostean parrilladea bertan dagoan jentearentzat.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!