azokea

I. Gaztai eta Esnekien Azokea egingo da Igorren

Asier Abrisketa 2024ko mai. 29a, 09:20

Txonde izango da Igorreko I. Gaztai eta Esnekien Azokan egongo dan ekoizleetako bat.

Gorbeialde Landa Garapenerako Elkarteak antolatuta domekan, bagilak 2, 10:00etatik 15:00etara izango da merkadua. Dastaketea be egongo da, erreserbatuz gero.

Bagilaren 2an, domekea, Igorreko I. Gaztai eta Esnekien Azokea egingo da Garbe auzoko aparkalekuan, txosnaguneko karpa azpian. Goizez, 10:00etan zabaldu eta 15:00etan zarratuko dira esnekien zortzi postuak eta horreetaz gainera, beste produktuen postuak be egongo dira: txarrikiak, ogia, euskal pastela eta barazkiak, tartean.

Gaztai eta esnekiak saltzean, Gorbeialdeako sei gaztaigile egongo dira. Idiazabal JD jatorrizko denominazinodun gaztaia egiten daben hiru artzain (Zeberioko Olarrekoa, Areatzako Txonde eta Otxandioko Padilla) eta Euskadiko Esnekigileen Elkarteko beste hiru (Igorreko Askibil, Orozko Lusuri eta Otxandioko Otxauntz). Eskualdekoak ez diran Elkarteko beste ekoizle bik osotuko dabe eskaintzea.

Esnekien jaiek iraun bitartean, Arratiako Musika Eskolako trikitilariek girotuko dabe merkadua.

Gaztai dastaketea

Azokan egongo diran gaztaien dastaketak Leartiker Zentro Teknologikoko langileek zuzenduko ditue, 11:30ean eta 13:00etan, eta hiru euroko prezioa izango dabe. Batzean dan dirua Caritasentzat izango da. Izen-emotea aldez aurretik edo lekurik soberan egon ezkero, azokan bertan egin ahal izango da. Izan be, plaza mugatuak dagoz. Ordu bakotxean, dozena bat leku dagoz gaurkoz.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!