txirrindularitzea

Oskar Garrok laugarren egin dau Murtzian jokatutako Espainiako Errepide Txapelketan

Asier Abrisketa 2024ko mai. 27a, 18:17

Bagilaren 8 eta 9an Galizan lehiatuko da Espainiako Kopa Paralinpikoko atzen lasterketetan eta irazteko aukerak ditu, bigarrena da-ta sailkapen orokorrean.

Oskar Garro txirrindulari igorreztarra Caravaca de Cruz-en (Murtzia) izan da astegoienean Euskadiko Egokituen Selekzinoagaz, Espainiako Errepide Txapelketa Paralinpikoko jardunaldietan. Zapatuko erlojupekoan laugarrena izan zan eta domekako lasterketan be, postu bardina lortu eban. Baina Garro ez da guztiz pozik bueltau emoitzeagaz: "Kili-kolo joan da, ondo joan nintzan eta aurrerago egoteko esperantzea neban, baina holangoa da kirola".

Erlojupekoa "nahiko gogorra" izan zan. Hogei kilometro, portu bat eta tarte aldapatsuakaz. Gainera, 30 gradura igon zan tenperaturea eta ez eban lagundu: "Espero baino txarrago egon nintzan". Domekako lasterketan be, beroa izan zan protagonista. Hamazortzi kilometroko zirkuituari buelta bi egitea zan helburua eta lehena hirugarren postuan egin eban Garrok. Halanda be, bigarrenean makalaldian sartu zan, gorputza nekatuta ebala, atzen sprint-ean burrukatu behar izan eban laugarren postua.

Espainiako Kopa Paralinpikoko atzen jardunaldiak

Bagilaren 8an eta 9an, A Larachan (Galiza) lehiatuko da Oskar Garro, Espainiako Kopa Paralinpikoko atzen lasterketetan. Bere kategoriako sailkapenean bigarrena da Igorreztarra. Beraz, baditu irabazteko aukerak: "Irabazteko ahalegina egingo dogu".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!