Bagilaren 17ra arte ikus daiteke Hipocentros: sismos plasticos’ erakusketea Igorreko Kultur Etxean

Asier Abrisketa 2024ko mai. 24a, 17:31

Erakusketa kolektibo honetan, Arte Plastikoetako eta Sormeneko Seminarioan parte hartu eben Sandra Atutxa, Marisol Calzada, Tere Uribe-Etxebarria, Arantza Pineda, Maite Artabe, Juan Mari Mateos, Beatriz Iraeta eta Pedro Pinedoren lanak dagoz ikusgai. Erakusketea, Ana Rosa Arroyo seminarioko irakasleak komisariatu dau. Bagilaren 17ra arte, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:45era egongo da ikusgai.

Komisarioaren arabera, aniztasuna, sorkuntza askatasuna eta originaltasuna dira erakusketearen ardatz egituratzaile eta komunak, bai teknikei, dimensinoei, euskarriei eta gaiei jagokienez. Olio-pintura, pintura akrilikoa, pastela, collagea, teknika mistoak, erretratuak, paisaiak, ikusizko olerkiak eta beste sormen lanak ikusi daitekez, aitatutako kategorietatik harago doazen planteamentuakaz.

Sormenaren ikara

Arroyok azaldutakoaren arabera, erakusketearen izena sorkuntzan gertatzen danaren gaineko metaforea da. “Hipozentroa persona bakotxaren barruan dago, eta sorkuntza ekintzak uhinak sortzean ditu. Uhin horreek hedatu eta ikusgai bihurtzen dira, eta epizentroan gauzatzen dira artelan bihurtuz. Kasu honetan, epizentroa Igorreko Lasarte Aretoa Erakusketa Aretoan kokatzen da, eta inguru osoari eragiten deutsan sismo plastikoa sortzean dau, testuingurua aldatuz eta intentsidadea oso urruneraino zabaldu daitekena. Erakusketak diran denpora arrakala horreek, giza arimaren sakoneretara hurreratzeko aukerea emoten deuskue”.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!