Arantzarte Dantza Taldea 50. urteurrenean dago murgilduta aurten eta Igorreko Kultur Etxean ikusgai egon dan erakusketea tartean, hainbat ekintza antolatu dira. Mende erdia ospatuteko jai nagusi bat be egingo da Igorren astegoienean, bihartik hasi eta domekara arte. Igorreko Jaietarako karpa eta txosna bi ipinita dagoz eta bertan egingo dira ekintza gehienak. Jantzak, musikea, azokea, herri kirolak... Eskaintza zabala egongo da eta gainera, zapatu gauean Gozategi taldearen kontzertuagaz ipiniko dira igorreztarrak jantzan.
EGITARAUA:
Maiatzak 24, barikua
- 21:30ean, txupina eta jantza ikuskizuna.
- 23:00etan DJ Jotatxo.
Maiatzak 25, zapatua
- 11:30ean, kalejirea.
- 15:00etan, bazkaria.
- 18:30ean, Gotx Elektrotxaranga.
- 22:30ean, erromeria Gozategi eta Nonbait taldeakaz.
Maiatzak 26, domekea
- 10:30etik 15:00etara, azokea.
- 12:00etatik 14:00etara, herri kirolak eta taloak.
- 14:00etan, kalejirea zanpantzarrakaz txosnagunetik.