Bizi Igorren 2030

Bizi Igorren 2030-en lan saioa dago antolatuta eguaztenerako

Asier Abrisketa 2024ko mai. 20a, 16:21

Saioa 17:30ean izango da Kultur Etxean eta zaintza zein aldaketa klimatiko erronkei aurre egiteko proiektuak garatutea izango da helburua.

Bizi Igorren 2030 adin desbardinetako igorreztarrek sortutako ekimena da, etorkizuneko erronkei era kolektiboan aurre egiteko helburua daukana. Lan-mahai irekietan funtzionetan dau eta datorren saioa asteon izango da; eguaztenean, hilak 22, Kultur Etxean egingo da batzarra 17:30tik hasi 19:15era arte.

Oin arteko saioetan 2035erako garatzeko dagozan misino bi identifikau ditue, zaintza eta aldaketa klimatikoaren inguruan. Igorreko herritarren gehiengoa persona guztien bizitza duina lortzeako inplikauta egotea, lotura eta harremanetan oinarritutako kominidade enpatiko bat sortuz batetik, eta bertoko konsumoa eta mobikortasun eredu jasangarria herrian indartzea, naturearen zaintza eta gozamena ahalbidetuko dauana, komunidade konprometidu eta konzientziatua bultzatuz bestetik.

Beraz, aste honetako helburua erronka horreei aurre egiteko proiektuak "ko-sortzea" izango da. Aurreko saioetan be heldu jako helburu honeri. Holan, honeen jarraipena egingo da eguazteneko saioan.

Bizi Igorren

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!