euskera plana

Igorreko Euskera Plana diseinetako prozesuaren ondorioak emongo dabez jakitera oingo zapatuan

Bea Azpiri 2024ko maiatzaren 16a

Igorreko Euskera Planaren lehen pausoa, hizkuntzearen egoerea aztertuteko galdetegia izan zan.

Maiatzaren 18an, Lasarte Aretoan 10:00etatik 13:00etara egingo dan lan-mahai zabalean landuko dira ondorioak.

Igorreko euskerearen egoerearen diagnostikoa egin eta herritarrakaz hainbat lan saio egin ostean, zapatuan, hilak 18, 10:00etan, Igorreko Euskara Plana diseinetako prozesuaren ondorioak emongo dabez jakitera Igorreko Kultur Etxean egingo dan lan-mahai zabal baten. AEK-ko Ahize Aholkularitzeak gidatzen dau 2024-2028 epealdirako Igorreko Euskara Plana diseinetako parte-hartze prozesua.

Lan-mahaian parte hartzeako aurretik izena emon behar da https://labur.eus/igorrem18 estekan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!