Oingo eguaztenean, maiatzak 15, Bertsozale Elkarteak antolatutako Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako kanporaketak amaituko dira. Hirugarren eta atzen kanporaketea izango da Igorrekoa eta honen ostean ebatzita geratuko dira finalistak. Sei bertsolari gazte egongo dira Lasarte Aretoko oholtzan, 17:00etatik aurrera, eta irabazleak jarraian egingo dau salto finalera. Gainontzekoek, puntuazinoaren arabera.
Finala Arrigorriagako eskolan jokatuko da maiatzaren 25ean. Hasteko, idatzizkofinala egingo da 10:00etan eta gero, 11:30ean, ekingo jako zortzi finalisten arteko bat-bateko saioari. Momentuz, bai ala bai egongo diran bertsolariak Durangon sailkatutako Naroa Jaio eta Getxon sailkatutako Naroa Iturrioz dira.