Maiatzaren 25ean San Mamesen jokatuko da UEFA Women´s Champions League 2024ko finala, FC Barcelona eta Olympique Lyonnais taldeen artean. Ekitaldi hau aprobetxauz, finaleko kopa hainbat herritatik pasauko da aurreko egunetan, jentea hurbildu eta honegaz argazkiak atera ahal izateko.
Gaurko, hilak 13, geldialdia Igorreko kiroldegian egingo dau Txapeldunen Ligako kopak. Goizeko 08:00etan zabaldu da aukerea eta 22:00etara arte egongo da hau bisitau eta argazkia egiteko aukerea. Bisitea doban da.