mendia

Transvulcaniako maratoi erdia irabazi dau Onditz Iturbek

Asier Abrisketa 2024ko mai. 13a, 10:59

La Palma irlako lasterketea 02:38:56ko denporeagaz amaitu eban korrikalari igorreztarrak, andren marka barria ezarrita.

Onditz Iturbe korrikalari igorreztarra La Palman izan zan zapatuan, 2024 Transvulcania Adidas Terrex jardunaldietan. Lasterketa desbardinak egon dira eta Igorrekoak maratoi erdian hartu dau parte, irabazi eta frogako errekor barria ezarrita, 02:38:56ko denporeagaz. Holan, La Palmako lur bolkanikoan be, ondo moldatuten dala frogatu dau.

Andrazkoen podiumean, Iturberen atzetik egon ziran Camilla Magliano (02:43:52) eta Moana Lilly Kehres (02:46:29) Gizonezkoetan be, errekor barria egon zan, Daniel Osanzek (02:12:35) lortu eban markea. Atzetik heldu ziran Fabian Venero (02:13:32) eta Alvaro Escuela (02:18:36)

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!