Eguenean, hilak 9, Igorreko kiroldegiko langileek alkarretaratzea antolatu eben udaletxe aurrean, "Bizkaiko kirola burrukan, negoziazinoa orain!" lelopean. Izan be, sektorerako hitzarmen duin baten aldeko burruka zikloan dagoz murgilduta Bizkaiko kiroldegietako beharginak. Kontzentrazinoan Igorreko Guraso Elkartea be egon zan langileen alde eta guztira, 40 bat lagun bildu ziran, jantza gidatu saioa be eginda.
Atzenaldian, hainbat greba egun egin dira eta kiroldegiko zerbitzuak murriztuta ikusi dira. Langileek adierazo dabenez, greba zikloa ez da oindino amaitu, egutegia zehaztu ez bada be. Helburua, negoziazino mahaia martxan ipintea da, langile guztientzako hitzarmen duin bat lortze aldera.