euskera plana

Igorreko Euskera Plana diseinetako lan-mahai irekiak egingo dira asteon

Asier Abrisketa 2024ko api. 30a, 09:12

Eguenean, maiatzak 2, saio bi egingo dira; hezkuntza eta familia transmisinoaren ingurukoa goizean eta arrastian, kultura, aisialdia eta kirolaren ingurukoa.

Amaitutzat emon da 2018an martxan jarritako Igorreko Euskera Plana eta daborduko, hasi da 2024-2029 Euskera Plana diseinetako prozesua. Urte hasikeran, Udalak gaurko euskerearen egoera eta erabilerearen diagnostikoa egiteko galdetegian zabaldu ebazan herrian eta oin hasiko da horreen lanketea egiteko fasea.

Holan, maiatzaren 2an saio ireki bi egingo dira, Kultur Etxean, lan-mahaietan antolatuta. Izena aldez aurretik emon daiteke formularioan. Lehenengo saioan, 10:00etan hasi eta 12:00etan amaituko dana, hezkuntzearen eta familiarteko transmisinoaren inguruan egingo da berba. Bigarrenean barriz, 18:00etatik 20:00etara, euskerea kulturearen, aisialdiaren eta kirolaren aldetik landuko da.

Datorren saioa, prozesutik sortutako ondorioak aurkeztu eta honeek garatuteko saioa hain zuzen be, maiatzaren 18an egingo da. Bertan be, lan-mahai irekitan landuko dira datorren hileetan praktikan ipinteko gaiak. Saio hau 10:00etatik 13:00etara egingo da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!