Kiñu GZTX

Kiñu Gaztetxeak X. Urteurreneko jaia ospatuko dau zapatuan

Asier Abrisketa 2024ko api. 26a, 10:35

Armozutik hasi eta gaueko kontzertuetara arte, egun osorako egitaraua antolatu dau gazte asanbladak; tartean, manifestazinoa egingo da arrastiz.

Kiñu Gaztetxeak 2014ko aprilean zabaldu ebazan lehenengoz ateak eta oin, hamar urte beranduago, hamarkadea bete dabela ospatuko dabe. April osoan zehar egin dira hainbat ekintza baina zapatu honetan, hilak 27, izango da jai nagusia. Izan be, egun osorako egitaraua antolatu dabe.

Eguna goizetik, 10:10ean hasiko da gaztetxean egingo dan armozuagaz. "Kriston gosaria"-ren ostean, aprilean zehar egin dan erronken olinpiaden joko finala egingo da, talde irabazlea sarituteko. Goizeko egitarauagaz amaituteko, 13:10etik aurrera marianito prestatua zerbitzauko da, biniloen musikeak girotuta. Ostean izango da gazte bazkaria, 15:10ean.

Arrastiz barriz, 18:10ean Kultur Etxeko plazatik abiatuko dan manifestazinoa izango da hitzordu nagusia. Deialdian gaztetxeak azaldu dauanez, Sabadell Bankuaren eta Kiñu Gaztetxearen arteko negoziazino mahaia etenda dago eta beraz, epaitegietan egongo dira laster aurrez aurre. Ekitalditxo bategaz amaitu ostean, Matxinada bikote zeberioztarraren musikeagaz girotutako poteoa egingo da.

Gauez ostera, 22:10ean, kontzertuak egongo dira gaztetxeko aretoan, borondatearen truke. Hiru talde igongo dira Kiñuko oholtzara: Itzek, Katu eta Ezpalak. Jaiari amaierea emoteko, Ibis Templum dj arratiarrak ipiniko dau techno musikea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!