txirrindularitzea

Domekan jokatuko da Udaberrikopako Igorreko lasterketea

Asier Abrisketa 2024ko api. 25a, 11:40

Goizean zehar izango dira maila desbardinetako lasteketak Olabarri auzoan prestatuko dan zirkuituan, 10:30etik aurrera.

Aprilaren 28an, Bizkaiko txirrindularitza eskoletako ume eta gazteen lasterketak egongo dira Igorren 10:30etik aurrera, Olabarri auzoan. Urtero lez, partaidetza handia espero da, 200 umeetik gora. Horreen artean, Igorreko AZE eskolakoak izango dira 30 inguru.

Zazpi lasterketak osotuten dabe aurtengo Udaberrikopa. Igorreko lasterketea, Udaberrikopako laugarrena izango da: aurretik, Markina, Durango eta Sondikako karrerak egin dira; ostean, Berango, Karrantza eta Ermuan ibiliko dira ziklista gazteak. Sailkapena Infantil kategorian, 13 eta 14 urte, baino ez dago; gazteagoak, lehia barik egiten ditue lasterketak.

Ordutegia
  • 10:30ean, zirkuituaren berrikuspena.
  • 10:50ean, Benjaminak.
  • 11:15ean, 1. Alebinak.
  • 11:40ean, 2. Alebinak.
  • 12:20ean, 1. Infantilak.
  • 12:50ean, Infantilak neskak.
  • 13:20ean, 2. Infantilak

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!