musikea

Arratiako Musika Eskolako ikasleek 'Yellow Submarine' ipuin musikala eskainiko dabe

Asier Abrisketa 2024ko api. 24a, 10:48

Igorreko Lasarte Aretoan izango dira emonaldi biak zapatu arrastian, lehenengoa 17:00etan eta bigarrena 19:00etan.

Aprilaren 27an, zapatua, Igorreko Kultur Etxeak Arratiako Musika Eskolearen kontzertu bikotxa hartuko dau. Yellow Submarine ipuin musikala taularatuko da, 17:00etan eta 19:00etan. Saioetako bakotxean 120 bat ikaslek eta 15 irakaslek osotutako orkestrea urtengo da oholtzara.

The Beatles talde mitikoaren musikea izan da aurtengo gaia eta zapatuko emonaldian, taldearen abesti ezagunenetako batzuk zuzenean entzuteko aukerea egongo da. The Beatles, 1960an Liverpool-en jaiotako taldea, rock eta pop musikearen historian eragin handiena izan dauan taldetzat joten da.

Kontzertuak ikusi ahal izateko orduan, ikasleen familiek izango dabe lehentasuna eta honeen artean banatu dira sarrera gehienak. Halanda be, badago sarrerarik eskuratzeko aukerea, Arratiako Musika Eskoleagaz kontaktuan ipinita.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!