Berbaldia

Nerabeen eta mobikorraren gaineko berbaldia antolatu dau Altxa Burua Arratiak

Asier Abrisketa 2024ko api. 23a, 11:26

Bihar, hilak 24, Igorreko Kultur Etxean izango da Leire Erkoreka psikiatraren eta Guk 16 guraso alkartearen berbaldia, 19:30ean.

Aprilaren 24an, eguaztena, nerabeen eta smartphonen arteko harremanaren inguruko berbaldia egingo da Igorreko Kultur Etxean, 19:30ean hasi eta gitxi gora-behera, 20:30era arte. Berbaldiak zati bi izango ditu, hasteko Leire Erkoreka psikiatrak hartuko dau berbea eta gero, Durangoko Kurutziaga eskolako guraso alkarteak kontauko ditu bere esperientziak.

Leire Erkoreka "smartphonen eta nerabeen osasun mentalaren arteko harremanaren inguruan dagoan ebidentziari buruz" arituko da. Bertan, garuna garapen prozesuan daukien nerabeengan, mobikorrek sortuten dabezan eraginak aztertuko dira.

Durangoko Kurutziaga eskolako nerabeen gurasoen osotuten daben Guk 16 alkarteak gero hartuko dau berbea. Bertan, eskola haretan bizi izandako arazoak eta honei aurre egiteko ekimenak azalduko ditue lehen eskutik, nerabeen gurasoek.

Berbaldia mobikorren inguruan

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!