Oskar Garro txirrindulari igorreztarra Ceutín (Murtzia) izan da astegoienean, Espainiako Txirrindularitza Egokituko Kopako lasterketa bi jokatuten. Zapatuan erlojupekoa eta domekan zirkuituko lasterketea egin eta biak irabazi ebazan. Bueltan, lortutakoagaz pozik agertu da eta hilebete barru jokatuko dauan Espainiako Txapelketarako indartsu dago, gogorra izango dala jakin arren.
Ceutín, erlojupekoa izan zan batez be gogorra, "hamazortzi kilometro gogor, igoerakaz". Halanda be, Garrok aurrea hartu eta bere kategoriako lehena izan zan helmugara ailegetan. "Sufridu ostean irabazi neban, ondo kostata", adierazo dau Garrok. Hurrengo egunean barriz, hiru kilometroko zirkuituan lehiatu zan, ordu bete gehi bira bat egin behar izan ebazan eta orduan be, lehena izan zan igorreztarra. Hasikeratik "erasoan eta aurkariak agortuten" lortu eban hau.