literaturea

Miren Agur Meabek 'Itzulerak' liburua aurkeztuko dau gaur

Asier Abrisketa 2024ko api. 22a, 10:37

Igorreko Kultur Etxeko Literatur Txokoan egongo da idazlea bere atzen eleberria irakurleakaz komentetako, gaur 18:00etan.

Gaur, aprilak 22, egingo da Igorreko Kultur Etxeko Literatur Txokoaren saioa 18:00etan. Bertan, Miren Agur Meabe idazlea izango da protagonista eta berbagaia, Itzulerak, gazteentzako bere atzen eleberria. Sarrerea librea da, liburua egileagaz komentau gura dauan edonorentzako.

Itzulerak eleberriak, 450 urteko aldeagaz baina lotura daukien istorio bi kontetan ditu. Holan dino sinopsiak: "1569 urtea. Garaitzeta sutan dago. Sugarretatik ihesi hamabost urteko Estefana gaztea Garrax uhartera heldu da, itsasbeheran. Itasertze berera ailegau dira Miriam Otalora eta Katalin eta Gontzal seme-alabak, Haize-Begi familia-etxera, 450 urte geroago. Elkarri lotuta dagoz, ordea, euren bizitzan.

Miren Agur Meabe

Miren Agur Meabe Plaza (Lekeitio, 1962) euskal idazle handienetakoa da. Poesia, narrazinoa, haur eta gazte literatura, itzulpenak... genero ugari landu ditu Meabek, errekonozimentu handia jasoz. 2001ean, Espainiako Kritikaren saria jaso eban Azalaren kodea poema liburuagaitik. 2011n, Espainiako Kritikaren saria Bitsa eskuetan liburuagaitik eta 2021ean, Espainiako Poesia saria Nola gorde errautsak kolkoan lanagaitik. 2006tik euskaltzain urgazle, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izentau eban 2022an.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!