antzerkia

'Almazenean' antzezlana taularatuko da Igorren

Asier Abrisketa 2024ko api. 20a, 15:10

Zapatuan 20:00etan taularatuko dabe Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxagak lan munduaren gaineko komedia garratza, Lasarte Aretoan.

Bihar, hilak 20, Igorreko Kultur Etxean ikusi ahalko da, 20:00etan, David Desola idazle kataluniarraren Almazenean antzezlana, Zuhaitz Gurrutxaga eta Iker Galartza aktore ezagunek taularatuta. Begoña Bilbaok zuzenduta, komedia garratza da obrea, lan mundua aztertuten dauana.

Langileenganako esplotazinoa eta sistema kapitalista ardatz moduan hartuta, langileen arteko gatazkak ipinten dira jopuntuan. “Jubilazinoa hartzeako dagoan arduraduna (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko dauanak (Zuhaitz Gurrutxaga), ezinbestean, bost egunez lanlekua partekatuko dabe, itxuraz ezer gertatzen ez dan almazen huts batan. Erlojuaren tik-tak okerra, ezezagun biren arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazinoa, personaia biren arteko gatazka eta guzur handi baten zama”, sinopsiaren arabera.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!