caritas

Caritas Bizkaiak, eleizaren ikuspuntuko ekologiaren gaineko berbaldia egingo dau Igorren

Bea Azpiri 2024ko api. 17a, 15:38

Laudate Deum. Ekologia integralari buruzko hitzaldia titulupean, Caritas Bizkaiak berbaldia antolatu dau hilaren 18rako, 18:00etan, Igorreko Kultur Etxean. Caritas Bizkaiak, ekonomia sozial eta solidarioko ekintzak egiten ditu eta ekintza horreek, eta boluntarioen zereginak “ekologia integralaren” ikuspuntutik azalduko dauz Alicia Suso hizlariak.

Susoren arabera, Caritasek, persona ahulenak eta hauskorrenak oso gogoan izanda heltzean deutso ekologia integralari. “Ekologia integrala munduan biziteko daukagun modua, gure bizimoduak, lurreko baliabideakaz daukagun harremana eta, orokorrean, gizakia ikusteko eta bizitza biziteko daukagun modua eraldatuko dituan ikuspegi barri bat da”.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!