zinekluba

Billy Wilderren 'El apartamento' ikusgai aprileko Zineklub saioan

Asier Abrisketa 2024ko api. 17a, 11:24

Bihar, hilak 18, 20:00etan proiektauko da Igorreko Lasarte Aretoan Hollywoodeko urrezko sasoiko komedia erromantiko klasikoa.

Bihar, hilak 18, egingo da aprileko Igorreko Zineklub saioa, 20:00etan, eta bertan Billy Wilder zuzendariaren klasikoetako bat egongo da ikusgai: El apartamento (1960). Jack Lemmon, Shirley MacLaine eta Fred MacMurray aktoreak protagonista ditu komedia erromantiko honek.

Zinegintzaren historiako pelikula erromantiko onenen artean dagoan film honek, bost Oscar eta hiru Urrezko Globo jaso ebazan, besteak beste. Billy Wilderren beste film ezagun batzuk dira Irma La Douce, Sabrina eta Sunset Boulevard, tartean.

Sinopsia

C. Baxter, Manhattango aseguru-etxe bateko langile apala baina anbizino handikoa da. Ezkongabea da eta apartamentu diskretu baten bizi da. Apartamentua laneko nagusiei ixten deutse lantzean behin amodio hitzorduetarako. Mesede horreek enpresan daukan posizinoa hobetuteko balioko deutsien itxaropena dauka. Baina egoerea aldatu egiten da igongailuzain batez maiteminduten danean; izan be, apartamentua erabilten daben nagusietako baten maitalea da. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!