2008an proiektua lehenengoz aurkeztu zanetik, hainbestetan gelditu eta barriro ipini da martxan Urdaibaiko biosfera erreserban Guggenheim bat eregiteko proiektua baina atzenaldian ikusi da, aurrera doala. Holan, Guggenheim Urdaibai Stop plataformea sortu eben Busturialdeko herritarrek, euren ingurune naturala arriskuan egoalakoan.
Holan, Igorreko Axular Herriko Tabernan Guggenheim Urdaibai Stop herri plataformako kideak egongo dira bihar, hilak 17, plataformeak proiektuarekiko dituan kezkak plazaratu eta proiektua zelan doan kontetako. Berbaldia 18:30ean hasiko da.