udalekuak

Riglos-en egingo dira Maratuk antolatutako gazte udalekuak

Asier Abrisketa 2024ko apirilaren 16a

Garagarrilaren 8tik 11ra izango dira hamalau eta hamasei urte bitarteko gazteentzako udalekuak.

Maratu Igorreko gazteria zerbitzuak antolatuta, gazteentzako udalekuak egingo dira garagarrilaren 8tik 11ra bitartean, Riglos-en (Huesca). Herria ezaguna da inguruan dituan mallo izeneko egitura geologiko ikusgarria eta Gallego errekeari esker. Holan, inguruak abentura ekintza ugaritarako aukerea emoten dau: rafting, eskaladea, arroila jaitsiera...

Hamalau eta hamasei urte bitarteko gazteek emon leikie izena udalekuetan eta igorreztarrek daukie lehentasuna. Izena emoteko, aprilaren 28ra arte idatzi daiteke 688 898 765 telefonora.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!