MENDIA

Onditz Iturbe bigarren Espainiako kilometro bertikal eta mendi lasterketa txapelketetan

Iñigo Irua 2024ko api. 15a, 17:01

Lasterketa bertikalean zein modalidade klasikoan egin eban bigarren Onditz Iturbek joandako astegoienean Avilan jokatutako Espainiako Txapelketetan.

Kilometro bertikala jokatu zan lehenengo joan dan zapatuan. Probeak 7,5 kilometroko ibilbidea eukan eta kilometro bateko desnibela. Oihana Kortazar hasikeran ipini zan aurrean eta minutu bat eta hamalau segundo atera eutsazan Bigarren egin eban Iturberi.

Hurrengo eguneko lasterketeak 16 km-ko ibilbidea eta 840 metroko desnibela euki eban. Honetan be iges egin eban Elgetakoak, baina igoerearen atzen herenean, Iturbek harrapatu eta atzean itxi eban, urrea lortu guran. Baina bajatukeran, barriro hartu eutsan aurrea Kortazarrek eta minutu bat eta 20 segundo atera eusazan lasterkari igorreztarrari.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!