musikea

Gauargi taldeak girotuko dau zapatu arrastia Igorren

Asier Abrisketa 2024ko api. 11a, 09:21

Aprilaren 13an, 18:00etan hasiko da Kultur Etxeko plazan Gauargi taldearen erromeria.

Oingo zapatuan, hilak 13, Gauargi erromeria bandak kontzertua eskainiko dau 18:00etan, igorreztarrak jantzan ipinteko. Eguraldi ona espero da, beraz, Kultur Etxeko plazan izango da erromeria baina iragarpena aldetu ezkero, kiroldegiko frontoian egingo da. Gauargi taldea eskarmentu handikoa da, hamar urtetik gora daroaz eta Euskal Herriko plaza eta agertokietan.

2012an sortu zan, Amaia Txintxurreta eta Asier Castroren ekimenez, Gauargi erromeria taldea. Txintxurreta hamasei urtegaz hasi zan erromeria talde baten kantuan, eta harrezkeroztik hainbat musika taldetan eta telebista saiotan hartu dau parte. Goiena telebistako Kantari saioko aurkezlea be bada. Eta Asier Castro, musika irakaslea, gitarra-jotzailea, tekladu-jotzailea eta DJ ekoizlea be bada. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!