Bihar eta datorren martitzenean, Bizi Igorren 2030 egitasmoko saioak egingo dira

Bea Azpiri 2024ko api. 9a, 08:25

Igorre komunidade zaintzaile eta zaindua izatea eta lurrari konprometiduta egotea dira Bizi Igorren 2030eko aurreko saioetan definidutako helburuak. Bihar, hilak 10, eta datorren martitzenean, hilak 16, 17:30etik 19:15era Kultur Etxean saio bi egingo dira helburuok beteteko proiektuak sortzeako. Martxan dagozan proiektuak eta beste plan batzuetan, Lagunkoitzasun Plana eta Berdintasun Planean, esate baterako, jasota dagozan proiektu eta ekintza ideak be azalduko dira saio honeetan. 

2035erako, Igorren komunidade enpatikoa sortu gura dabe eta herritarren gehiengoa persona guztien bizitza duina lortzeako inplikauta egotea. Bertako konsumo eta mobikortasun
jasangarria be indartu gura dabe, Naturearen zaintza eta gozamena ahalbidetuteko.

Sistema ikuspegia
Helburu edo misino honeen bidez, "erakunde, eragile edo herritarrek sortzen dituen ekintzek zelanbaisteko loturea izatea ahalbidetzen da, gure egitekoan sistema ikuspegia txertatuz. Sistema, sarea da eta sareak egiteko modu desbardinak eskatzen ditu: ondokoa entzutera, gure egunerokotasunetik harago dagozan errealidadeak ezetutera eta adosguneetara heltzera konbidetan gaitu. Eta egiteko modu honek, gobernantza eredu barriak planteau eta hausnartzera eroaten gaitu" azaldu dau Eider Aldapek, Bizi Igorren 2030 proiektuko idazkaritza teknikoko kideak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!