duatloia

Oskar Garrok hirugarren postua lortu dau bere lehenengo duatloian

Asier Abrisketa 2024ko api. 8a, 16:36

Avilesen jokatutako Espainiako Duatloi Txapelketa egokituan lortu dau brontzezko domina igorreztarrak. Oin, iraileko triatloia prestatuten hasiko da Garro.

Oskar Garro txirrindulari igorreztarra Avilesen izan da astegoienean, Espainiako Duatloi Txapelketan parte-hartzean. Bere lehen duatloia izanda, poz-pozik bueltau da hirugarren postua lortuta. Galapan bost kilometro, bizikletaz hogei eta beste 2,5 kilometroko korrikaldia egin ebazan. "Lorpen oso handia da niretzako, ez neban espero eta oso pozik nago" adierazo deutso BEGITUri. Hileotan beste lasterketa batzuk izango ditu eta gainera, irailean triatloi bat egiteko prestatzen dabil.

Lasterketea zelan joan zan galdetuta Garrok azaldu dau, normala danez, korrikan sufridu ebala gehien. "Lehenengo zatia gogorra izan zan, aldapatsua zala-ta, atzetik hasi nintzen", esan dau. Halanda be, bizikletea hasi orduko hasi zan besteak aurreratu eta aldea ateraten, bere kategoriako bigarren postua lortu arte. Ostean, bigarren korrikaldian postu bat galdu eban, beraz, hirugarren ailegau zan Garro helmugara.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!