Unidad Alavesa folk-rock estiloko musikea egiten dauan talde gipuzkoarra, eta Enemigos del comercio Andeetako folk estiloko musikea egiten dauana Igorreko Kiñu Gaztetxean egongo dira martiaren 22an, 21:00etatik aurrera, kontzertua eskaintzeko. Sarrerak aldez aurretik eros daitekez Igorreko Axular Herriko Tabernan, barikuko 19:00ak arte. Gero, gaztetxean be egongo dira salgai.
Unidad Alavesa, folk-rock talde ataundarra da eta euskerazko zein gaztelerazko kantak abesten ditue. Kiñukoa Motoko, Zakurreki, Egurreki... euren laugarren eta atzen diskoaren aurkezpen biraren lehenengotariko kontzertua izango da. Taldea 2016an sortu eben Haritz Artolak (ahotsa eta gitarrak), Iker Artzak (bajua), Gurutz Bikuñal (gitarra), Eneko Dorronsorok (trikia eta banjoa) eta Unai Munduatek (bateria). Honek Benito Lertxundi, Ancha es Castilla, Fiachras, Brigada Criminal, Los Rockinson, Bizardunak, Stanislaw eta Los Zopilotes Txirriaos taldeetatik datoz.
Enemigos del comercio Iruñako taldea, Bizardunak taldeko kide ohiek osotuten dabe. Andeetako folk estiloko musikea egiten dabe, charangoak eta kenak joz. Euren lehen diskoa aurkeztuko dabe barikuan Kiñu Gaztetxean: Enemigos del Comercio.