Martiaren 21ean, Igorreko Lasarte Aretoan bost urtetik gorako guztientzako magia ikuskizuna egongo da ikusgai, doban, 18:00etan. Hodei Magoak, Sentsazioak ikuskizuna taularatuko dau. Bertan, magiaren bitartek teknologia barriek gugan daukien eragina aztertuko dau Hodeik. Ilusino handi, umore eta efektu berezien bitartez "show handi" honetan zibersegutasunaren eta teknologien erabileraren inpaktuaren inguruan hausnartzeko saioa izango da.
Sinopsia
Isiltasuna sortzen da, iluntasuna heltzen da. Zure besaulkian emonaldia hastea itxaroten dozun bitartean hurrengo orduan biziko dozuna imajinatzen hasten zara. Oihala irekitzen entzuten dozu eta une zehatz horretan... Telefono mugikor bat jotzen hasten da! Benetan? Orain?