Erre Produkzioak.ek, Arriaga Antzokiaren laguntzeagaz ekoiztutako antzezlana da Bihar arte soilik. Hau Igorren ikusi ahalko da oingo zapatuan Lasarte Aretoan, 20:00etatik aurrera. Obrak, ikuspegi komiko batetik baina angelu emozionala ahaztu barik, hartu-emon irekiei eta sexualidadea ulertuteko modu barriei buruz egiten dau berba; "Gurea betirakoa da edo bihar arte soilik?", ohiko galdereari erantzunda.
Istorio honetan Aitziberrek lau personarentzako bidaia irabazi dau supermerkadu bateko zozketan, Karibeko konpleju turistiko batera. Honeek dira bidaira konbidatzen dituanak: Olatz, bikotekidea; Ilargi, Aitziberren eta Olatzen laguna, eta Ekaitz, Ilargiren laguna, atzen momentuan konbidaua, Ilargik mutil-laguna desleiala izan jakola jakin ostean.