Anbotoko Mari Logela Multimedia Production Studioren produkzinoa da. Ikuskizun honetan, umeek euskal mitologiako izakiak ezetuteko aukerea izango dabe, bideo-animazinoak, interakzinoak eta musikeak lagundutako antzerki baten bitartez.
Istorio honek kontetan dauanez, Gari, mutiko txoriburu bat, lagunakaz haserretu eta bakarrik abiatuko da Anbotora. Mariren haitzuloan sartu eta harri magikoa lapurtu eta alde egingo dau, harria lagunei erakusteko asmoagaz. Anbotoko Mari atzetik abiatuko jako mendirik mendi eta Garik gero eta magia zoroagoak egingo ditu harriagaz. Marik, Tartaloren, iratxoen eta beste jeinu batzuen laguntza eskatu beharko dau harria berreskuratzeko.