mendia

Onditz Iturbek Espainiako Trail Running irabazi dau

Bea Azpiri 2024ko mar. 13a, 10:45

Pasau dan domekan, martiak 10, irabazi eban Onditz Iturbe lasterkari igorreztarrak Espainiako Trail Running Txapelketea Murtzian. Gizonezkoetan Alex Garcia murtziarrak irabazi eban.

Lasterketeak, 21 kilometro eta 1.200 desnibela dauka eta Iturbek 1:57:49 denporan egin eban. Garaipen horregaz maiatzaren 31n Annecyn (Frantzia) jokatuko dan Europako Txapelketara joateko aukera handiak ditu. Julia Font valentziarrak eta Nuria Gil Kataluniakoak osotu eben podiuma. Taldeka, Euskadikoa bigarrena izan zan Kataluniakoren atzetik. 

Onditz Iturbe lasterketearen hasikeratik ipini zan lasterketa buruan. Izan be, bere espezialidadea igoerak dira eta baekian aldapan gorako lehenengo 10 kilometroetan ateratako bentajea sano inportantea izango zala lasterketea irabazteko. Lasterketa osoan egon zan aurrean eta Iturbe eta bere atzetik joiazan Julia Font, Nuria Gil eta Rosa Maria Laragaren artean distantzia egon zan. Font bigarrenari 35 segundoko aldea atera eutsan igorreztarrak.

Taldeka, bigarren

Euskadiko taldeak bigarren egin eban, Kataluniakoaren atzetik, Iturberen garaipena eta taldekideen postu onei esker. Izan be, Ainhoa Sanz seigarrena izan zan eta Maite Etxezarreta hamabosgarrena.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!