Etzi, hilak 14, 20:00etan, Igorreko Zineklubak Desiree Akhavanek zuzendutako La (des)educacion de Cameron Post 2018ko pelikulea dakar Lasarte Aretora. Filmak Sundance-ko jaialdian pelikularik onenari saria jaso eban.
Gazte homosexualen sexualidadea aldatuteko AEBko errehabilitazino zentro baten kokatzen da kontakizuna. Gurasoak hil ondoren, Montanako hamabi urteko neska bat izekoagaz bizitera joan behar danean hasten da pelikulearen argudioa. Izekoa oso konserbadorea
da eta bere lagunik onenagaz egoera konprometidu baten topatzen dauanean neskatxia, persona homosexualentzako errehabilitazino zentro baten sartzera behartzen dau.
Desiree Akhavan
Desiree Akhavan (1984) New York-en bizi dan guraso iraniarreko Amerikako Estadu Batuetako zine zuzendari, ekoizle, gidoilari eta aktorea da.