Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, euskerearen "ezagutzaren eta erabilerearen arteko aldea handia dala eta areagotuz doalako" kezkatuta, hitzaldi zikloa antolatu dau eta Igorren egingo dau geldialdia martiaren 13an. Iñaki Iurrebaso soziolinguistak, Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen. Euskal Herrirako aplikazio praktikoa doktore tesian oinarritutako berbaldia egingo dau: Euskeraren egoera gaur, zer diote datuek?.
Berbaldi honetan, dagozan datuak aztertuta, “asko edo gitxi erabilten ete da euskerea dagoan ezagutzarako? Aurrera goaz ala atzera goaz euskerearen indarbarritze prozesuan? Zer perspektiba izan daikeguz aurrera begira? Zein paper jokatu leikie udalerri euskaldunek euskerearen indarbarritze prozesuan?” moduko galderei erantzun eta diagnostiko barri baterako kakoak emongo ditu.