Gaurtik, martiak 11, aurrera igorreztarrek Bonodenda kanpainarako bonuak erosi ahal izango dabez Igorreko Kultur Etxeko Mandoia kaleko leihoan. Bonu bakotxak hamar euroko balioa dauka eta herriko 47 komertziotan, hamabost euroko balioa izango dabe. Holan, jentea berrian bertan erostera animetea dauka helburu udalaren eta Arratiako Merkatarien Elkartearen kanpaineak.
Astelehen, eguazten eta barikuetan, 10:30etik 12:30era egongo da zabalik Kultur Etxeko leihoa eta martitzen eta eguenetan 18:00etatik 20:00etara. Lehen astean, igorreztarrek bakarrik erosi ahal izango dabez bonuak baina hilaren 18tik aurrera edozeinek erosi ahal izango ditu, aprilaren 5a edo bonuak agortu arte.