txirrindularitzea

Oskar Garrok podium bi zapaldu ditu Caceresen jokatutako Europako Txirrindularitza Egokituko Kopan

Asier Abrisketa 2024ko mar. 7a, 10:16

Zapatuan lasterketea eta domekan erlojupekoa jokatu ebazan eta proba bietan lortu eban igorreztarrak hirugarren postua.

Oskar Garro txirrindulari igorreztarra Casar de Caceres herrian izan da martiaren 2an eta 3an, European Paraycling Cup-a jokatuten. Bietan lortu ebazan dominak, hirugarren postu bi eskuratuta. Lasterketea 45 kilometroko zirkuituan egin zan eta erlojupekoa 26 kilometrotan. Bigarren probagaz agertu da Garro harro, aurreko urtetik, minutu bat eta hamar segungutan hobetu daualako markea.

Oskar Garro lasterketearen podiumean.

"Emondakoagaz oso pozik" agertu da buetan eta oin, aprilaren 7an, Avilesen jokatuko dan Espainiako Duatloi Txapelketarako prestatuten hasiko da. Bizikletan hogei eta korrika zazpi kilometro eta erdi egin beharko ditu, ez dau inoz hain duatloi luzerik egin, baina gogotsu dago.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!