Igorreko Udalak hiru eguneko Kirol Campusa antolatu dau aurtengo Aste Santuko oporretarako, martiaren 25etik 27ra. Eskoletako aterpean, kiroldegiko frontoian eta igerilekuan egingo dira hainbat kirol-ekintza, sei eta hamairu urte bitarteko umeentzako, 17:00etatik 20:00etara. Dibersidade funtzionala daben gaztetxoentzako ekintza aproposak be egingo dira eta guztira, 30 plaza dagoz.
Izen-emotea badago zabalik eta Udal Kiroldegiko harreran egin beharko da, hilaren 15era arte. Egunez egun, zein hiru egunetarako egin daiteke izen-emotea. Kiroldegiko bazkideentzako prezioa eguneko hiru eurokoa eta bazkide ez diranentzako, bost eurokoa.