Soinu Basatiak musika kolektibo bizkaitarrak urte bi daroaz, underground musikea buztartu eta kontzertu zein jaialdiak antolatuten. Oin, urte bi beteko ditu eta ospakizunerako, Igorreko Kiñu Gaztetxea aukeratu dabe. Jaialdia, 17:30ean hasi eta goizaldeko 03:30era arte luzatuko da. Sarrerak Igorreko Axular Herrikoan eta Kukuman dagoz salgai; egunean bertan be eskuratu ahal izango dira gaztetxean, 12 eurotan.
Soinu Basatiak kolektiboak deituta zazpi talde, postpunkaren ingurukoak eta gazteak, igoko dira Kiñuko oholtzara: Dame Area, Los Yolos, 80% Baul, Sei Sega, Katarsi, Seggs Tape eta S’Aferra Aferra. Honeen emonaldiak amaituta, Gramma, Chilbi Raffito eta Xuxxe dj-ek girotuko dabez atzen orduak.