Lana

Greban dagoz Igorreko kiroldegiko langileak

Asier Abrisketa 2024ko ots. 28a, 10:09

Zezeilaren 28 eta 29an, eta martiaren 4, 5 eta 9an egongo da Igorreko Udal Kiroldegia zarratuta

Bizkaiko kirol zerbitzuetako langileak, hitzarmen barri batean alde dagoz borrokan eta hainbat greba egun deitu ditue datozen asteetarako. Egoerea ikusita eta zerbitzuak normaltasunez emon ezingo dirala-ta, Igorreko Udalak jakinarazo dau kiroldegia zarratuta egongo dala hainbat egunez. Holan, gaur, hilak 28, eta bihar zarratuta egongo da; martian barriz, 4an, 5ean eta 9an.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!