Udane Ostolaza, Urdax Magunazelaia eta Haritz Aranguren harri-jasotzaileek eta Iker Vicente, Ioritz Gisasola, Karmele Gisasola eta Nerea Arruti azkolariek, erakustaldia egingo dabe barikuan, hilak 23, 19:00etan Igorreko kiroldegian.
Erakustaldiaz gainera, “sorpresatxoren bat” egon daitekela azaldu eutsan Erik Esparta zinegotziak Begituri eta leitekena dala edozein publikotara egokitutako herri-kirol materiala egotea, jenteak herri-kirolak egiten probau dagian.
Sarrerak Igorreko kiroldegian dagoz salgai, 5 euroko prezioan.