Igorreko Urbieta futbol zelaiaren alboan dagoan pump track bizikleta eta patinentzako zirkuitua oin dala hil batzuk zabaldu zan eta Igorreko Udalak zenbait aditu deitu ditu, erakustaldia egin dagien. Zapatuan, zezeilak 24, egiteko zan erakustaldia, baina atzeratu egin da, euria iragarrita dagoalako.