Oingo zapatuan, hilak 24, Laura Daudenek zuzendutako Insumisas dokumentala proiektauko da Igorreko Kultur Etxean, 19:00etan. Dokumentalak atzen hamarkadetako saharar andren burrukea eta Morokoko estaduaren partetik jasotako errepresinoa kontetan dau. Hau borobilduteko, pelikulea ikusi ostean solasaldia egongo da entzungai, Euskal Fondoko Saharako koordinazino unidadeko arduraduna dan Itsaso Andueza eta Saharako Andren Alkarte Nazionaleko Espainiako estadu mailako ordezkaria dan Mansoura Bacharigaz.
Dokumentala EHUko Hegoa Institutua eta Euskal Fondoaren kolaborazinoagaz dago eginda. Bertan, Saharako hiru andra aktibista eta politikari biren ahotsak jasoten ditu, euren esperientziak dira oinarria. Istorioa kontetako, Brasilgo Leste estudioko artisten egindako marrazki mobikorren laguntzea erabilten da. Emoten diran datuak barriz, Hegoa Institutuaren Que salga todo a la luz: violaciones de derechos humanos de las mujeres en el Sahara Occidental ocupado (1975-2021).