Heldu da Igorrera Emakumea eta Euskal Pilota erakusketea

Asier Abrisketa 2024ko ots. 20a, 17:20

Martiaren 15era arte egongo da ikusgai Kultur Etxean pelota modalidade desbardinetako lehenengo andra profesionalen omenezko erakusketea.

Zezeilaren 16tik martiaren 15era arte, Igorreko Kultur Etxeko erakusketa gelan Emakumea eta euskal pilota erakusketea egongo da ikusgai. Gernikako Euskal Herria Museoak antolatutako ekimen honek, pelota jokoan modu profesionalean ibili ziran lehenengo andrentzat omenaldia izan gura dau, eta zesta-punta eta erraketa modalidadeetan jardun eben andra hareek ezetutera emon.

Andra hareetako asko nazinoarte mailan gailendu ziran, batez be, erraketista modalidadean lortu ebezalarik lorpen handienak. Holan, erakusketak bost atal ditu eta erraketisten atala da nabarmentzekoa. Bertan, kirolarien janzkera originalak, erraketa eta pelotak, ekipamentuen bilakaera historikoaren inguruko marrazkiak, txapelen bat, kontratuak, lan-aseguruak, federazino-fitxak eta aban topau daitekez. Bai eta, LIFE aldizkariak 1950. urtean argitaraturiko hainbat argazki.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!