Oingo eguazten arrastian, 17:30etik aurrera, igorreztarrak kultur etxean batuko dira Bizi Igorren 2030 proiektuaren garapenagaz jarraitzeko. Saioa, zaintza eta ingurugiroa landu eta hobetutera bideratuta egongo da, horretarako "misino" bereziak sortuta. Umeentzako saio paraleloa be egongo da, honeek be modu aktiboan parte hartu dagien.
Bizi Igorren 2030 proiektuko idazkaritza teknikotik adierazo dabenez, Igorre 2030 proiektuaren helburu nagusia, “Igorre bizigarri, jasangarri eta parte-hartzaile bat sortzea da, herritar eta eragileakaz alkarlanean”. Zemendia eta abendua artean egindako ikerketatik eta oin arte Igorren eginda dagozen ikerketetatik jasotako informazinoa oinarri hartuta “misino” biren zirriborroak garatu dabez eta horreen barri emon eta ekarpenak jasoko ditue saioan. “Ibilbide honetan gai moltso bi, lehenengoa zaintzarena eta bigarrena ingurugiroarena, kontuan izanda, hamar urte begirako misino bi sortu eta hareetara heltzeako ekintza barritzaileak garatu gura dira”.