tailerra

Defensa personal tailerra emongo da zapatuan Igorren

Asier Abrisketa 2024ko otsailaren 15a

Erasotzailea menperatzeko kolpe bako teknikak emongo dira zapatu goizeko saioan. Izena aldez aurretik emon behar da 94 631 55 91 telefonoan.

Oingo zapatuan, hilak 17, Igorreko Udalak antolatutako defensa personal tailerra egongo da kiroldegiko frontoian, 10:00etan hasi eta 12:00etara arte. Hogeta bost personarentzako lekua dago eta bost euro ordaindu behar dira. Parte hartzeako, izena 94 631 33 91 telefonoan emon behar da.

Tailerrean grappling teknikak erakutsiko dira. Euskeraz, heltze, euste edo oratze moduan itzuli daiteke grappling. Honen helburua da, erasotzailea kolpe barik menderatzea, hau da, aurkaria lurrera bota eta hau kontroletako posizinoetan ipintea. Eibarko Kalamua klubeko Jonathan Garciak emongo dau mintegia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!