mendia

Euskalmushing Trail Running taldearen aurkezpena egingo da zapatuan

Asier Abrisketa 2024ko otsailaren 15a

Oihana Azkorbebeitia izango da Euskalmushing Trail Running taldearen kideetako bat.

Igorreko Kultur Etxean izango da 2024 denporaldirako aurkezpen ofiziala zapatuan, hilak 17, 11:00etan.

Euskalmushing maskotentzako denda kateak, oinarriak Arratian dituanak, mendiko korrikalarientzako taldea sortu dau: Euskalmushing Trail Running. Bertan, elite mailako korrikalariak zein promesa gazteak batuko ditu eta aurkezpen ofiziala, Igorren izango da. Zezeilaren 17an, 11:00etan izango da aurkezpena Lasarte Aretoan.

Bertan taldea aurkezteaz gainera, Oihana Azkorbebeitia, Asier Larruzea, Ander Iñarra, Ioseba Eskudero, Alluitz de Bilbao, Jone Oar-Arteta eta Ricardo Santamaria korrikalariak be aurkeztuko dira. Gero, galderak egiteko tartea zabalduko da eta ekitaldiari amaierea emoteko, oparien zozketea eta pintxoak egongo dira.

Euskalmushing aurkezpena

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!