Oingo barikuan, hilak 16, Orratzak Arratiako neska gazteen taldeak antolatutako Alteritats dokumentalaren proiekzinoa eta pikotea egongo da. Igorreko Kiñu Gaztetxean, 19:00etan da hitzordua. Emonaldi hau, "maitasun heterosexual eta erromantikoa deseraiki' lemapean egingo da, San Balentin egunaren inguruko kritikea egiteko.
Katalunian bizi diren lau belaunaldiren bizipen lesbikoen ahotsa jasotzen dau Alba Cros eta Nora Haddadek zuzendutako dokumentalak, genealogia bat da. Alkarregaz lotzen diran bizitza-ibilbide bat da, eta horreen bidez deskubriduten da zertan datzan alkarregaz bizitzea, egituraz heterosexuala dan mundu batean, eta bitartean, LGBTIQ+ kolektiboko kide izatea.