zinea

'Thabo y el caso del rinoceronte' eta 'Perfect Days' proiektauko ditue asteon

Asier Abrisketa 2024ko ots. 9a, 11:04

Domekan, hilak 11, Igorreko Kultur Etxean, 17:30ean proiektauko da familia osoarentzako aproposa dan Thabo y el caso del rinoceronte (Mara Eibl-Eibesfeldt, 2023) eta gero, 19:30ean, Perfect Days (Wim Wenders, 2023), zazpi urtetik gorakoentzako film japoniarra.

Thabo y el caso del rinoceronte: Thabo hamaika urteko mutikoa da, eta detektibe pribatu izan gura dau, bere film gustukoenetakoak modura. Afrikako Hlatikulu herrixkan, sabanarik baketsuenean, gauzak zailtzen dira errinozero bat ondoko safari parkean hiltzen dabenean, bere adar preziatuagaitik bakarrik. Thabok ikerketa detektibe bat hasiko dau errudunak aurkitzeko.

Perfect Days: Hirayama oso pozik dago Tokioko komun-garbitzaile gisa daukan bizitza xumeagaz. Bere eguneroko errutina egituratutik kanpo, musikarekiko eta liburuekiko daukan pasinoaz gozatzen dau. Zuhaitzak maite ditu eta argazkiak egiten ditu. Ustekabeko hainbat topaketek, gitxika-gitxika, bere iragana azaleratzen dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!