Zezeilaren 8an izango da hileko Zineklub saioa, Igorreko Kultur Etxean 20:00etan. Hileko pelikulea, Los climas (Nuri Bilge Ceylan, 2006) izango da. Film turkiar hau, drama erromantiko bat da eta bikote baten hartu-emonen istorioa kontetan dau. Hiru urtarotan garatuten da pelikulea eta urtaroek, bikotearen harremanen egoerea irudikatuten dabe.
Sinopsia
Isa eta Bahar lortuko ez daben zoriontasun bila dagozan petsona bakarti eta barnerakoi bi dira. Udako oporretan, bikote hartu-emonak komunikazino arazo larriak erakusten ditu, eta Isak antxinako monumentuen argazkiak ateraten ditu, amaitu bako tesi baterako. Motor baten urira itzultzen diranean, bikoteak istripu bat dauka, baina ez larria. Istorioa hiru urte sasoitan garatzen da; uda bero baten, udagoien euritsu batan eta edur-negu baten..